M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

facebook

[castellano]

Zer da terapia kognitibo-konduktuala?

Terapia kognitibo-konduktuala psikoterapia mota bat da, ideia honetan oinarritzen dena: pertsonek pentsatzen dutenak eragin zuzena du beren sentimenetan. Hau da, gertaerak baloratzeko eta ulertzeko erak eramango gaitu sentimendu batera edo bestera. Orain dela 2.000 urte, filosofo greziar batek esan zuenez: “gizonei aztoratzen zaizkiena ez dira gauzak, baizik eta haiei buruz dituzten iritziak”. Gertaera batzuen aldatutako iritziak dira, hain zuzen, gaizki sentiarazten gaituenak.

Terapia kognitibo-konduktuala pertsona batek bere ikuspuntu deformatuez kontura dadila saiatzen da, bere pentsamenduko eredu automatikoak. Psikoterapia jasotzen duen bitartean, min ematen duten gauzei buruz ikuspuntu berriak igarriko ditu eta era berean, bere sentimenduei aurre egiteko tresna berriak ikasiko ditu. Terapia kognitibo-konduktualak lagun dezake ere amorru, antsietate, lotsa edota beldurrezko sentimenduekin.

Psikologoarengana lehenengo aldiz joaten denean, pertsonak bere arazoaz hitz egingo du, zelan sentitzen den eta zein da bere helburua. Baita ere, bere historiari buruz, nola iritsi da puntu horretaraino eta zein teknika erabil dezakegu bere kasu konkretuan aztertuko dugu. Helburu zehatzak terapeuta eta pertsonaren artean erabakitzen dira, eta plan bat asmatzen dugu.

galdera gehiago