M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

facebook

[castellano]

Zer egiten du psikologoak?

Psikologoa giza jokabidetan profesional aditua da. Bere lanak biltzen ditu, besteak beste:

  1. Sentimenduetan eta giza harremanetan arazoak dituen pertsonei orientabidea eta aholkua ematea.
  2. Nahaste edo zailtasun psikologikoak diagnostikatzea.
  3. Nahaste horiek sendatzeko tratamenduak asmatzea.

Psikologoa pertsona baten sufrimendua kentzen saiatzen da, edo eguneko bizitzak ekartzen dizkion arazoei aurre egiten irakasten dio. Esate baterako, lagun dezake depresioa gainditzen, edo obsesioak murrizten, famili harremanak hobetzen, edo norberaren beldurrak deuseztatzen.

Horretarako, psikologoak arretaz entzuten du pertsonak esaten duena eta lotura ezkutuak aurkitzen ditu alde desberdinen artean: pertsonalak, gizartekoak, familiakoak, etab. Psikologoak esaten dio pertsonari nola konpon ditzake bere arazoak eta erakusten dizkio teknika psikologikoak; besteak beste: arnasketa sakona eta erlaxazioa, arazo pertsonalen konponketa, iritzi okerrak eztabaidatzea, giza-harremanetan trebetasunak ikastea, etab. Psikologoak ez ditu medizinak erabiltzen, baina askotan hauek kontuan hartzen dira tratamendu psikologikoan.

Tratamendua banakakoa izaten da normalean, baina batzuetan bikoteak edo familiak parte hartzen dute. Sesio kopurua oso aldakorra da, desorekaren arabera, baina gehienetan tratamenduak 5 sesiotik 50era iraun dezake, astean behin izanik.

galdera gehiago