M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

[castellano]

DEPRESIOA

Depresioaren eraginpean dagoen pertsonak umore goibela izaten du, eta gauzekin disfrutatzeko interesa eta gogoa galtzen du. Energia ere galtzen du, askoz errazago nekatzen da eta ezintasun orokorrezko inpresio samingarria izaten du. Beste sintoma batzuk hauek dira:

Umore txarra ez da asko aldatzen egunetik egunera eta betiko zaletasunak ez dira orain hain gogokoak. Depresioa ez da berdina izaten gaixoengan, eta nerabezaroan ugari dira seinale atipikoak. Zenbait kasutan, antsietatea, estutasuna eta artega egotea tristura baino nabariagoak dira, eta umorearen aldaketa beste ezaugarritan adierazten da: haserrealdiak, suminkortasuna, alkohola gehiegi hartzea, gehiegizko portaera edota sintoma fobiko edo hipokondriakoak. Definizioz, gertakari depresiboak gutxienez 2 aste iraun behar ditu, baina sintomak oso larriak direnean edo oso azkar agertzen badira ez da itxaroten bi asteko epe hori.

Ez dakigu zehazki zein da depresioaren arrazoia. Biologi arloan, burmuinak substantzia batzuk sortzen ditu, neurotransmisoreak, neuronen arteko komunikazioa ekoizteko. Depresioan, neurotransmisoreen metabolismoa asaldatzen da. Psikologikoki, prozesu kognitiboen aztoramena gertatzen da. “Egituraketa kognitibo egonkorrak” hiru arlotan egongo lirateke desegokituta: Ni-an, kanpoko munduan eta etorkizunean. “Hirukote kognitibo depresibo honek” hiru esparruoi lotutako irudikapenei balorazio ezkorra ezarriko lieke. Beraz, gaixo depresiboak bere errealitatea etsigarria, ezkorra eta katastrofikoa ikusiko du.

Zure gogo-aldartea hobeto ezagutzeko, galdetegi honek lagunduko dizu.

[itzuli]