M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

[castellano]

ELIKADURA JOKABIDEAREN NAHASTEAK

Anorexia eta bulimia elikadura jokabidearen nahasteak dira.

Bulimia pairatzen duten pazienteek, emakumezkoak gehienak, izugarrizko tripakadak egiten dituzte behin eta berriro, hau da, janari kopuru handia kontsumitzen dute denbora labur batean.  Honekin lotuta, jaten ekiteari beldurra agertzen zaie. Loditzeko beldurrak oka egitera eragiten du neska batzuengan (bulimia purgagarria), edota laxanteak hartzera edo ariketa fisikoa egitera, beste kasutan (bulimia ez purgagarria). Nolanahi ere, pisuaz eta gorputz irudiaz arduratzen dira oso.

Bulimia duen pertsonak aldatu egiten du berarekiko duen ikuspuntua, eta loditzeko beldur handia sortzen zaio. Nahiz eta bere pisua normala izan, gaixoak beti lodiegi ikusten du bere burua, eta ezin du bere jateko nahia asebete. Normalean, gaixotasun hau jasaten duen pertsonak dieta kaltegarri ugari egiten ditu, medikuaren kontrolik gabe. Elikagaien mugaketak antsietate egoera gogor batera eta janari asko hartzeko behar patologikora eramaten du.

Anorexia jasaten duen neskek beren pisua jaisteko benetako antsia izaten dute. Beren gorputza lodi ikusten dute, nahiz eta hala ez izan. Argaltasunak hilerokoa desagerrarazi diezaieke (amenorrea).

Anorexia mota ezberdinak daude: murrizgarria, janaria murrizten denean edota gehiegizko ariketa fisikoa egiten denean; eta bulimikoa, betekadak izaten direnean eta oka egiten denean, edo libragarriak hartzen direnean.

 

[itzuli]