M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

bulimia

[castellano]

ZER DA BULIMIA?

Lehen aipatu bezala, bulimia adimenaren nahasmendua da. Bere ezaugarria hauxe da: tripakadak edo betekadak izatea, hau da, tarte labur batean larregi jatea. Behin jaten hasiz gero, kontrola galtzearen sentsazioa izaten du ere pazienteak. Tripakaden ostean pisua galtzeko  jokabideak agertzen dira, besteak beste:

Sintoma hauekin batera, beste batzuk ere ager daitezke, hala nola aldarte-aldaketak, gizartearen aurrean uzkurtzea, suminkortasuna, edota insomnioa; halaber, aldaketa biologiko, afektibo eta kognitiboak eta jokabide-aldaketak ere gerta daitezke.

Maila fisikoan ahulezia, nekea, sabeleko mina eta ondoeza, oka automatikoak, hesteetako irregulartasunak, hortzak hondatzea eta beste hainbat arazo sor daiteke.

Maila afektiboan ager daitezke: depresio sintomak autoestimu baxua, tristura, lo egiteko arazoak, pisuarekin, gorputzaren itxurarekin eta kontrolik ezaren beldurrarekin loturiko antsietatea, edo pisuarekin eta janariarekin loturiko nahaste obsesibo-konpultsiboak.

Maila kognitiboan distortsio kognitiboak ematen dira, batez ere gorputzaren itxurari dagokionez (neurriz kanpoko balioa ematen zaio) eta goseari dagokionez. Bestelako nahasteak ere gertatzen dira, hala nola gehiegizko orokortzeak, pentsamendu dikotomikoa, norberari buruzko ideiak, pentsamendu superstiziosoa, autoestimu baxua eta abar.

Estatistikak

Bulimia nerbiosoa emakumeen artean ematen da maizago. Proportzioa 10:1 izan ohi da, hau da, hamar emakumetatik gizon batek jasaten du gaixotasuna. Emakume gazteen artean, bulimiaren eragina %3 eta 10 artean kokatzen da. 20 urte inguru agertu ohi da, baina ez da arraroa adin txikiagotan agertzea.

Arrisku faktoreak

Bulimia nerbiosoak dieta gogor eta zorrotz baten ostean agertzen da sarritan. Dieta hauek noizbehinkako kontrol-galtzeak eragiten dituzte, betekadak aldez aurretik prestatuz.

Aurretik anorexia nerbiosoa izatea beste arrisku faktorea da. Bulimiaren kasuen artean, %25-35 anorexia izan dute aurretik.
Sarri askotan, bulimia duten pertsonek gehiegizko pisua dute aurrekarien artean.

Bulimia abiarazle eta horrekin batera eusle den jarrera bat itxurari eta pisuari buruzko gehiegi arduratzea da.

Autoestimu baxua eta perfekzionismoa bulimiarekin erlazionatzen diren ezaugarri psikologikoak dira.

Bulimia nerbiosoa sortzen eta eusten laguntzen duen beste elementu bat distortsioak dira: elikadurari, pisuari eta gorputz itxurari buruzko informazioa okertu ohi da.

Azkenik, bulimia nerbiosoa jasaten duten pertsonek errazago egiten dituzte auto ebaluazio ezkorrak.

[itzuli]