M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

 

[castellano]

ARRETA FALTAREN NAHASTEA HIPERAKTIBITATEAREKIN (AFN-H)

Adin txikitan, bost urte inguru, hasten da nahaste hau. Ezaugarri garrantzitsuenak hiru arlotan banatzen dira: arreta eza, hiperaktibitatea eta inpultsibotasuna.

Arreta falta duen umeak kontzentrazioa mantentzeko zailtasuna izaten du eta eguneroko ekintzetan zein akademikoetan hutsegiteak izaten ditu.

Hiperaktibitateak jardueraz aldatzeko premia eragiten dio, batere amaitu gabe. Baita ere, bere jarduera gehiegizkoa, nahaspilatua eta kontrolik gabekoa izaten da.

Hiperaktibitate nahastea duten umeak inpultsiboak dira, arrapaladan erantzuten dute eta elkarrizketak edo jarduerak eteten dituzte. Beren ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak dituzte.

Honez gain, beste umeekiko harremanetan arazoak izaten dituzte, konturatu gabe eragozten dietelako, eta ume baztertuak bilakatu daitezke.

Ohikoak izaten dira baita ere portaera_arazoak: ume erronkariak dira, ez dituzte aginduak betetzen, beti nahi dute arrazoia izan eta aldarte onetik txarrera erraz pasatzen dira.

 

[itzuli]