M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

 

[castellano]

HERSTURA NAHASTEAK HAURTZAROAN

Ia haur guztiek izaten dituzte beren bizitzako momenturen baten beldur iragankorrak, hazi ahala berez joaten direnak. Beldur hauek, batez ere aldentze beldurra, min fisikoei eta animaliei, gertakizun arriskutsuetatik umea babesten duten alarma-sistema baino ez dira.

Beldurrak unibertsalak dira eta umearen adinaren arabera aldatzen dira. Jendeari beldurra (ikara soziala) helduaroraino irits daiteke, bai herabetasun bezala, bai fobia sozial bezala. Umearen heldutasun emozionalak eta bere bizitzako gertakariek beldurrak apurka ezabatzen dituzte.

Fobiak, aldiz, beldur desarauak dira, ez dira adin bateko berariazkoak, epe luzekoak dira, kontrolpetik at daude eta umearen eguneroko bizitza oztopatzen dute. Haur fobiak sarriago agertzen dira 4 eta 8 urte bitartean.

Eskola fobia, bestalde, 11-12 urte bitartean gertatzen ohi da eta eskola porrota eta sozializazio arazoak eragin ditzake .

 

[itzuli]