M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

[castellano]

IRAKURMENAREN ETA IDAZKERAREN ARAZOAK

Ondo ikasteko irakurtzen jakin beharra dago. Gaur egun ia dena multimedia izan arren, oraindik liburua da giza jakintza bereganatzeko modurik garrantzitsuena. Irakurketaren bitartez gizaldi guztietako ekintzak azaltzen zaizkigu, ez dugu zertan errepikatu behar gizaki guztien esperientziak. Irakurmen eta idazmen barik ezinezkoa litzateke garapenik. Milioika ideia eta pentsamendu zain daude liburutegietan, norbaitek jaso eta erabil ditzan.

Ez da beti irakurtzen era berdintsuan. Eleberriren bat, zein egunkaria, zein ikasteko testu bat irakurtzerakoan, irakurtzeko teknika desberdina erabiltzen ditugu.

Goethe idazle alemaniarrak aspaldi esan zuen:

"Jende arruntak ez daki irakurtzen ikasteko zenbat denbora eta zenbat ahalegin behar diren. Nik laurogei urte behar izan ditut horretarako eta ez naiz ziur guztiz lortu dudan."

Merezi du irakurtzen ahalegintzea.

[itzuli]