M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

 

[castellano]

IKASTEKO TEKNIKAK

Haurrak garenean dena da jolasa eta ondo pasatzea. Baita ere eskola. Baina Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitzen ditugunean, konturatzen hasten gara gure lagun batzuk gu baino hobeto ikasten dutela, edo askoz errazago ulertzen dituztela estudiatzeko gauzak. Beraz, nota hobeagoak ateratzen dituzte, hobeto sentitzen dira (batzuk harroago), etxean ez dute istilurik, ezta bronkarik... eta gainera opariak jasotzen dituzte eta primerako oporrak pasatzen dituzte.

Beste ikasle batzuk, berriz, nahiz eta klasera joan eta pila bat ordu liburuen aurrean igaro, ez daukate horren zorterik, eta aspertzen dira estudiatzen, gelan ez dira adi egoten, ez dute ezer ulertzen, kurtsoa suspenditzen dute eta oparirik gabe gelditzen dira. Ez dakite zer diren benetako oporrak.

Mota honetako ikasleek, sarri askotan, ikasi nahi badute ere, ez dakite zelan aprobetxatu etxean eta ikastolan ematen dituzten orduak. Eta azkenean gogoa joaten zaie eta «pasotak» bihurtzen dira. Jakina: saiatzen bazara, eta nota txarrak ateratzen badituzu, zertarako saiatuko zara?

Garrantzitsuena ez da ordu mordo bat liburuen aurrean ematea, haiek ondo aprobetxatzea baizik.

Hauxe da Ikasketako Tekniken oinarria. Nota txarrak ateratzen dituzten ikasleek, sarritan, ez dakite zelan aprobetxatu bere denbora, ikasteko eta jolasteko (edo lagunekin egoteko) astia edukitzeko.

[itzuli]