M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

[gaztelera]

DISLALIAK

Mintzaira asalduren artean maizkoenak izaten dira, batez ere haurtzaroan, soinuen ahoskeraren arazoak, haurrak ez dituelako ondo jartzen ahoskuntza organoak (ezpainak, mihia, haginak…).

Ez dira nahastu behar dislalia funtzional hauek dislalia ebolutiboekin, umearen garapen normalaren ahoskatze arazoak direnak. Eragozpenak izanez gero, lau urtetik aurrera hasi beharko genuke asalduraren tratamendu zuzena.

Dislalia organikoetatik ere bereizi behar ditugu, bai garun lesioak (disartriak), bai ahoskuntza organoen malformazioak (disglosiak) edo bai entzumen galtzeak (hipoakusiak) eraginda.

Dislalian ematen diren akatsik maizkoenak hauexek izaten dira: ordezpenak, distortsioak, omisioak eta tartekatzeak.

Ordezpena izaten da haurrak ahoskatzen duenean hots kontsonante oker bat egokiaren ordez. Esaterako, /asto/ esaten du /asko/-ren ordez, edo /gude/ esaten du /gure/ esan nahian.

Omisioa gertatzen denean, hotsa guztiz desagertzen da berbatik. Umeak /kolate/ esan dezake /txokolate/ adierazteko.

Tartekatzea hitz baten hots berria sartzea da. Horrela, umeak /bura/ esaten du, /ura/-ren ordez.

Distortsioa ematen da ahoskatze akatsa ez datorrenean ordezpen zehatz betatik, eta mozketak, soinu-garbitasunak edo deskuiduak sortzen duen hots ahula edo betegabegatik agertzen da hutsunea. /S/ fonema aldarazten duen alboko zizipaza distortsioa da.  

 

[itzuli]