M E N U A

 
hasiera
aurkezpena
galderak
terapia
autolaguntza
harremanak
albisteak
 
 
946 033 246
629 245 728

[castellano]

DISFONIAK

Ahotsaren anomaliak, edo orokorrean disfoniak, arazo anatomikoek, fisiologikoek edo psikikoek eragindako ahotsaren kalitatearen asaldurak dira. Maila larrienean, pazienteak ezin du hotsik egin eta afonia deitzen da.

Estatistiken arabera, eskolatuta dauden umeen artean, %30-40k disfonia dute.

Arrazoi somatikoak badaude ere, arnasbideen infekzioa, papilomak, alergiak, errefluxu gastroesofagikoa edo beste arrazoi organikoak besteak beste, disfoniaren arrazoirik ohikoena ahozko abusua izaten da. Eta ahozko abusuan ematen dira ahots-ohitura desegokiak: garrasiak, marranta, jolastokian edo kiroletan gehiegi edo altuegi hitz egitea.

Txilioaren azpian beste alterazioak gorde daitezke, bai psikologikoak bai emozionalak, edo ahots heziketa okerraren adierazpena izan daiteke.
Agian, aurrena egin behar genukeena izango litzateke galdetzea zergatik umeak egiten duen garrasi.

Etxeko ingurunean telebista edo irratia piztuta hitz egiten da, gurasoek oihuka egiten diete haserre umeei, telebistako "heziketa eredua" zaratatsua da: marrazki bizidunetan, telesailetan eta haur saioetan pertsonaiek zarataka berba egiten dute, eta txarrena, zaratatsuena irabazlea da.

Disfoniarako tratamendurik onena prebentzioan datza. Bideratu dezakegu kanpo eragileen saiheste edota ezabaspenean: tabakoa, alkohola, gas kaltegarriak (lakak, tindagaiak…), janari eta edari lar beroak edo hotzak, zenbait medikamentu, ingurugiro beroegiak edo hotzegiak, bat-bateko tenperatura aldaketak, ahotsa altxatzeko derrigortzen duten inguruak, estutasun egoerak…   

Ohitura desegokiak:

Ohitura gehienak zuzendu edo aldatu daitezke, ematekotan ere, laringearentzako kaltea ahalik eta txikiena izan dadin.

Ohitura egokiak:

Garrantzitsuena da umeak berak konturatzea nola hitz egiten duen eta zeintzuk diren bere ohiturak, eta horrela  saia dadin saihesten edo zuzentzen oker erabiltzen dituenak.

Era berean, gizarteak kontuan hartu behar du ahotsaren garrantzia eta ohiturak hartu behar ditu egunero zaintzeko eta hobetzeko.

 

[itzuli]